lunes, 15 de febrero de 2016

(IRUDIA: GORA GASTEIZEKO KIDEAK SARIA HARTZEN) Kultur aniztasunaren baloreak ondo ikusita ez dauden berriek egunerokotasuna betetzen duten bitartean, Gora Gasteiz! Joan den apirilaren 18an ospatutako aniztasunaren aldeko ekimenak, Argia Saria jaso du, Sustapen ekintza onenaren alorrean.

(IRUDIA+AUDIOA: IBON ZALDUA)Ibon Zaldua: “Gora Gasteizek erakutsi nahi zuena zen, Gasteizko gizarteak baduela beste tradizio bat, beste ispiritu bat, bidegurutzearena, inmigrazio-gunearena… Gizarte justu bat izan nahi genuela batez ere”.

(IRUDIA: SARI BAKOITZAREN IRABAZLEAK SARIA HARTZEN)Aipatutakoaz gain, beste hainbat euskaldun proiektu ere presente egon dira 27.edizioko Argia Sarietan, hala nola, “Goiz-Berri”irratsaioa, Irratiari dagokion Argia Sarian, “Hiru Damatxo” taldeak eginiko elkarrizketa sorta ikus-entzunezko arloan, edo “Loreak” filma merezimenduzko sarian.

Bestalde, Estitxu Eizagirrek, Argiako zuzendariak baita,eraldaketaren alde egin du apustu:(IRUDIA+AUDIOA:ESTITXU EIZAGIRRE) Estitxu Eizagirre: “Argiaren ardatz edo balio nagusienetarikoa bada bizitzaren burujabetza, alegia, herritarrok gure bizitzaren jabe izatea, gure buraren jabe, gure ekonomiaren jabe… gizarte aberatsago bat elikatzen baitugu”.

Beraz, kolektibo anitzen gurutzaketa honek , gaisteizko gizartea aktibatzeko helburuarekin sortu zenak, aurrera begiratu nahi du, gizartea elikatuz, aberastasunaren eta justizia sozialaren esparrua indartzeko helburuarekin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario